Itxi

Politika

Hileta

Arzalluzek agur jendetsua jaso du Azkoitian

agentziak | erredakzioa

Euskal Herriko eta kanpoko buruzagi politiko asko izan dira sendiarekin batera hileta-elizkizunean.

2:02
Arzalluzen hilkutxa, hileta-elizkizuna amaitu ostean

Estimatua izan edo ez, Xabier Arzalluz euskal abertzaleasunaren personaia historiko handien artean geratuko da, eta agerian geratu da horixe Azkoitian egin dioten hileta-elizkizunean bildu den jendetza ikusita.

Buruzagi jeltzalearen gorpua Galdakaon (Bizkaia) geratuko da, bere azken urteetako bizitokian, baina azken agurra Azkoitian jaso du, jaioterrian.

Bertan izan da Iñigo Urkullu lehendakaria, euskal erakundeen buruzagi nagusi gisa, eta Iñaki Arriola sailburu sozialista eta Uxue Barkos Nafarroako presidentea izan ditu lagun.

EAJtik agintari eta jarraitzaile ugari joan da, tartean Andoni Ortuzar egungo presidentea eta Roman Sudupe presidente ohia.

Joseba Egibarrekin, Arzalluzen kide handi izan zenarekin, Xose Manuel Beiras nazionalista galiziarra joan da. Kataluniatik, berriz, Marta Pascal PDeCATen koordinatzaile nagusi ohia, Eduard Pujol JxCaten bozeramaile laguntzailea eta Gabriel Rufian ERCren diputatua, besteak beste.

Azkoitian Bilboko beilatokiko irudiak errepikatu dira, izan ere, euskal alderdi guztietako ordezkariak joan dira, PPkoak izan ezik.

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusia Andre Maria Erreginaren elizan izan da Miguel Angel Morales alderdiko Antolakuntza idazkariarekin batera.

Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusia ere bertan zen, Maddalen Iriarte Legebiltzarreko bozeramailearekin eta Josu Juaristi eurodiputatuarekin.

Pello Urizar EAren burua bere aldetik joan da, eta Roberto Uriarte Elkarrekin Podemosen ordezkariak ere parte hartu nahi izan du agurrean.

Arzalluzen zerraldoa senideek eraman dute. Ikurrina korridore bat igaro eta elizan sartu dira, txalo eta 'Gora Euskadi askatuta' oihu artean.

Elikizunean Felix Azurmendi apaizaren laudorioak jaso ditu Arzalluzek. "Herria eta gizartea bokazio" izan zituela esan du.

Ordubetetik gorako elizkizuna izan da, eta askok kanpoaldean itxaron dute. Arzalluzen zerraldoa nola eramaten zuten ikusi dute, 'Eusko Gudariak' kantatzen zuten bitartean.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena