Politika -
Elkarrizketa, Radio Euskadin
Rosa Lluch: 'Ez zait axola Otegik nire aitari buruz esandakoa, baina motz geratu zen'
Hauteskunde kanpainarako, berriro ere, biktimak erabili dituztela salatu du Lluchek, Arnaldo Otegik ETAk hildako Ernest Lluchi buruz egindako adierazpenen harira.
EiTB.EUS
Rosa Lluch, Ernest Lluchen alaba, Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan izan da asteazken goizean. Bertan egin dioten elkarrizketan, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak TV3 telebista kate kataluniarrean Ernest Lluchi buruz esandakoak izan ditu hizpide. Hain zuzen ere, Lluchek elkarrizketaren alde izandako jarrera nabarmendu zuen Otegik aipatu elkarrizketan. Edozein modutan, Lluchen alabak adierazi du Otegiren hitzak nahiko positiboak iruditu zitzaizkiola.
Ernest Lluchen gisako politikari gehiago behar diren galdetuta, zera erantzun du: "Aita gehiago behar ditugu, eta baliteke haren gisako politikari gehiago ere behar izatea".
Otegiren adierazpenen harira sortutako polemikak "ezinegona eta ezerosotasuna" eragin diola azaldu du. Ildo horretan, hauteskunde kanpainarako, berriro ere, ETAren biktimak erabili dituztela salatu du Lluchek. Gainera, argi utzi du badirela biktima gehiago ere, eta horiei ere kasu egin behar zaiela. "Biktimek ezin dituzte eskaerak aldatu ezker abertzaleak, egindako mina onartze aldera, pausoak ematen dituen bakoitzean", esan du.
Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du