Politika -

Martxoak 8

Urkulluk, feminismoa babesteaz gain, kontzientziazioa eskatu die gizonei

Eusko Jaurlaritzako emakumezko sailburu guztiek egin dute bat grebarekin, Arantxa Tapiak izan ezik, AEBn baitago bisita ofizial batean. Barkosek azpimarratu du "eguneroko" borroka dela.

Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: Efe
Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: Efe
Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak borroka feminista babestu du eta gaineratu du Emakumeen Nazioarteko Egunean gizonezkoak berdintasunaren alde lan egiteko beharraz kontzientziatu behar direla.

Urkulluk hedabideen aurrean hitz egin du Eusko Legebiltzarrean, legebiltzarkideen gehiengoak grebarekin bat egin duelako osoko-bilkura bertan behera geratu ostean.

"Jakin behar dugu emakumeen aldarrikapen eguna dela, eta gizonezkoentzat kontzientziazio eguna ere badela, emakumeen berdintasunaren alde egunero lan egin behar dutela jakin behar dutela", azaldu du.

Urkulluk berretsi du "feminismoaren aldeko" lehendakaria dela, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko lan egiteko konpromisoa duela.

Eusko Jaurlaritzako emakumezko sailburu guztiek egin dute bat grebarekin, Arantxa Tapiak izan ezik, AEBn baitago bisita ofizial batean. Dena dela, azken horrek "keinu"ren bat egingo omen du martxoaren 8a dela eta.

"Eguneroko borroka"

Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidenteak esan du "inork ere ez" duela "zalantzan jartzen" emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko borroka "ukaezina" dela, baina azpimarratu du "egunero, orduro eta leku guztietan” egin beharreko lana dela.

Nafarroako Gobernuak gaurko egunaren harira antolatutako elkarretaratzean egin ditu Barkosek adierazpenok. Bertan izan dira, besteak beste, Berdintasunerako Institutuko zuzendaria, eta alderdi politiko guztietako ordezkariak.

Barkosek azpimarratu du "aldarrikapena jai giroan" egiteko eguna dela, baina borroka "egunerokoa" dela.

Hala, gaur egun "emakumeen eta gizonen eskubide berdintasunaren aldeko borroka" ez duela "inork zalantzan jartzen" goraipatu du.

Barkosek zehaztu du Nafarroako Gobernuak bat egin duela kolektibo feministaren deialdi "guzti-guztiekin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu Grebak Gizartea Ekonomia Gaurko azken orduko albistea Feminismoa gaur Emakumeen Eguna