Politika -

Adierazpen instituzionala

ANk Altsasu auziaz emandako epaiaren 'erabat kontra' dago Nafarroako Parlamentua

Bozeramaileen Batzordeak adierazpena onartu du gaur Apelazio Aretoak emandako epaiak 'zigor altuak berretsi dituelako eta auzi horretan egon den neurrigabekerian sakondu duelako'.

Auzitegi Nazionaleko Apelazio Aretoa, auzia aztertzeko saio batean. EFE
Auzitegi Nazionaleko Apelazio Aretoa.
Auzitegi Nazionaleko Apelazio Aretoa, auzia aztertzeko saio batean. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak adierazpen instituzionala onartu du gaur Auzitegi Nazionalaren Apelazio Aretoak Altsasu auziaz eman berri duen epaiaren harira. Adierazpenean epai horren "erabat kontra" dagoela nabarmendu du Ganberak.

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Orain Bai eta Izquierda-Ezkerra taldeek aurkeztu dute agiria, eta laurek egin dute horren alde. UPNk, PSNk eta PPNk, ordea, kontra bozkatu dute.

Adierazpenean irakur daitekeenez, "Nafarroako Parlamentua Auzitegi Nazionalaren Apelazio Aretoak emandako epaiaren erabat kontra dago, zigor altuak berretsi dituelako eta auzi horretan egon den neurrigabekerian sakondu duelako".

Horren ildoan, Ganberak "derrigorrezko" ikusten du "Auzitegi Gorenak eman beharreko epaian justizia eta proportzionaltasuna nagusitzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika UPN PSN Geroa Bai I-E Nafarroa Alderdi politikoak EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Nafarroako Parlamentua Podemos Ahal Dugu Nafarroa Altsasu Gazteak gaur