Politika -

Frantziako atxiloketa eta gero

Kontroletik ihes egin zuen ETAko ustezko kidea Oier Gomez omen da

Hainbat lekukok emandako datuetan oinarrituta eta ihes egin zuen pertsonaren deskribapena kontuan hartuta, Frantziako ikerlariek uste dute Gomez dela iheslaria.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurreko astelehenean Frantzian polizia-kontrol batetik (bertan Gendarmeriak Ione Lozano atxilotu zuten) ihes egin zuen ETAko ustezko kidea Oier Gomez Mielgo omen da, Guardia Zibilaren ETAko kide bilatuenen zerrendan agertzen dena, Poliziak EFEri esan dionez.

Frantziako segurtasun indarrak Gomez topatzen saiatzen ari dira, Ione Lozano zegoen autoan omen zegoelako. Aipatutako autoan 48.000 euro eta informatika-materiala topatu zuten.

Ione Lozano, 24 urtekoa, preso eraman zuten, baina berarekin zihoan mutilak ihes egitea lortu zuen. Hainbat lekukok emandako datuetan oinarrituta eta ihes egin zuen pertsonaren deskribapena kontuan hartuta, Frantziako ikerlariek uste dute Gomez dela iheslaria, Obidosen (Portugal) ETAk erabilitako etxe batetik ere ihes egin omen zuena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea