Politika -

Astelehenean atxilotu zuten

Frantziak kartzelatu egin du Ione Lozano ETAko ustezko kidea

Besteak beste, ETAko kide izatea, armak garraiatzea eta terrorismoa finantzatzea egotzita auzipetu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ione Lozano Miranda astelehenean Frantzian atxilotutako ETAko ustezko kidea kartzelatu egin dute bart, atzo arratsaldean epailearenera eraman eta gero, informazio agentziek jakinarazi dutenez.

Lozano Miranda (24 urtekoa) epaile instruktore baten esku utzi zuten hasieran, eta ondoren askatasunen eta atxiloketen epaile baten esku.

Ministerio Publikoak zortzi kargu egotzi zizkion, besteak beste ETAko kide izatea, armak garraiatzea, agiri faltsuak izatea eta terrorismoa finantzatzea.

Ikerketaren arabera, ETAko ustezko kideak pistola bat zeraman atxilotu zutenean. Halaber, 48.000 euro atzeman zizkioten, esku-dirutan.

Agenteak Lozanorekin zihoan eta ihes egin zuen ETAko kidea bilatzen ari dira. Espainiar iturrien esanetan, Oier Gomez Mielgo izan liteke.

Lozano terrorista bilatuenen zerrendan zegoen duela urtebetetik, hots, Ibai Beobide atxilotu zutenetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea