Politika -
BIZKAIA
Bizkaiko Batzar Nagusiek txostenak eskatu dituzte, Merinerok salatutako jazarpenaz
Mahaiari babesa eskatu zion Podemoseko batzarkideak, haren esanetan, bere taldeko kide batzuen aldetik 'laneko jazarpena' jasan duelako.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bizkaiko Batzar Nagusietako Mahaiak txosten juridikoak eskatu ditu, Asun Merinero Podemoseko batzarkideak salatutako lan jazarpenaren aurrean.
Merinero batzarkideak Bizkaiko Batzar Nagusietako Mahaiari eta presidentziari zuzendutako idatzi bat aurkeztu zuen, babesa eskatuz. Haren esanetan, taldeko kide batzuen aldetik "jazarpena" jasan du. Are gehiago, informazioa ukatu omen diote eta oinarrizko eskubideak ukatu, adierazpen askatasuna, herritarrak ordezkatzea eta ahaldun baten funtzioak betetzea, kasu.
Astearteko bileran, Mahaiak Merineroren idatzia aztertu du eta Batzar Nagusietako zerbitzu juridikoei txosten bat eskatzea erabaki du.
Asun Merinerok bere babes eskarian neurri zehatzik eskatzen ez zuela ikusita, Mahaiak beste txosten juridiko bat ere eskatu dio batzarkideari.
Batzar Nagusiek gisa honetako gai jorratzen duten lehen aldia da.
Bestalde, Asun Merinerok lau taldekide eta bere taldeko idazkari administratibo bat salatuko ditu epaitegietan, jazarpenagatik, behartzeagatik, mehatxuengatik eta sinadura faltsutzeagatik.