Itxi

2019/03/12

20:18

Politika

Hauteskundeak A28

Nola eman daiteke posta bidezko botoa hauteskunde orokorretan?

EITB.EUS

Botoa posta bidez emateko eskaera Correoseko edozein bulegotan egin daiteke, apirilaren 18a bitartean.

  • Boto-paperak.

    Boto-paperak. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Apirilaren 28ko hauteskunde orokorretan posta bidezko botoa emateko prozedura ondokoa da:

- Posta bidezko botoa eskatzeko epea martxoaren 5ean ireki zuten eta hauteskundeetarako hamar egun falta direnean, apirilaren 18an, itxiko dute.

- Botoa posta bidez eman ahal izateko ziurtagiria Correosen edozein bulegotan eska daiteke.

- Eskaera egiteko norberak joan behar du bulegora. Gaixorik egonez gero edo ezintasunen bat izanez gero, medikuaren ziurtagiria aurkeztu beharko du eta notariotzaren bidez beste pertsona bati baimendu diezaioke eskera bere izenean egitea.

- Eskaera egiterakoan, nortasun agiria, pasaportea edo gidabaimena erakutsi beharko zaio bulegoko langileari.

- Botoa posta bidez emateko eskakizun guztiak Hauteskunde Erroldaren Bulegora igorriko ditu Corresoek.

- Behin posta bidezko botoa eskatuta, herritar horrek apirilaren 28an ezin izango du botoa hauteslekuan eman.

- Hauteskunde Erroldaren Bulegoak eskatzaileari ondoko dokumentazioa bidaliko dio etxera: hauteskundeetara aurkeztu diren aukera politiko guztien boto-paper bana eta gutun-azal bat; erroldan izena emanda dagoela erakusten duen ziurtagiria; eta beste gutun-azal bat dagokion hauteslekuaren helbidearekin.

- Aukeratutako boto-papera gutun-azalean sartu behar da. Gutun-azal hori, ziurtagiriarekin batera, beste gutun-azal batean sartu eta dagokion hauteslekura bidali behar da. Bidalketa hori gutxienez hauteskundeak izan baino hiru egun lehenago egin behar da, kasu honetan, apirilaren 25a baino arinago.

- Hauteskunde mahaietara zuzendutako gutun guztiak hauteskunde egunera arte gordeta izango ditu Correosek. Apirilaren 28an, 09:00etan, igorriko dituzte.

- Hauteskunde egunean ere Correosen lanean izango dira, 20:00ak baino lehen jaso ditzaketen posta bidezko botoak hauteslekuetara igortzeko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;