Politika -

Aliantza Nafarroan

UPNk eta Ciudadanosek foru erregimena 'errespetatzeko' konpromisoa hartu dute

Akordio “historikoa” dela azpimarratu dute Javier Esparzak eta Albert Riverak.

UPNk eta Ciudadanosek aliantza itxi dute.
UPNk eta Ciudadanosek aliantza itxi dute.
UPNk Ciudadanosekin sinatu du akordioa

2:21

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Esparza UPNko presidenteak eta Albert Rivera Ciudadanoseko buruzagiak udal, foru eta hauteskunde orokorretara elkarrekin aurkezteko aliantza sinatu dute Iruñean, Nafarroako foru erregimena “errespetatzeko” konpromisoarekin, “Konstituzioan definiturik dagoen bezala”.

Aliantzak 'Navarra suma' izena izango du. UPNk zerrendetan aukeratzen dituen hautagaien artean Alderdi Popularreko kideak izango dira, iragan astean UPNk eta PPk sinatutako akordioa betetzeko.

Akordio “historikoa” dela azpimarratu dute Javier Esparzak eta Albert Riverak. “Nafarroako eta Espainiako historiaren une zail batean, marko konstituzionala partekatzen dugun bi alderi ezberdinek elkarri eskua ematea erabaki dugu Nafarroagatik eta Espainiagatik, nahiz eta ibilbide politiko propioa izan”, Riverak azpimarratu duenez.

Bestalde, akordioak “Espainiarekin leial den Nafarroako proiektuan” aurrera egiten duela esan du Javier Esparzak, “foru erregimen eta Ekonomi Hitzarmen sendoekin, gure eskubide konstituzionalak defendatzeko beste alderdi bat bildu dugulako, Espainiarekin leial eta gardenak izanaz”.

Akordioaren arabera, Javier Esparza Nafarroako Gobernuaren Presidentetzarako inbestiduran babestuko luke hautagaitzak; Espainiako Gobernuaren kasuan, aldiz, Albert Riverari botoa emango lioke, inbestidurara aurkeztuz gero.

Rivera inbestidurara aurkezten ez baldin bada, hautagaitzako diputatuek koalizioaren printzipioak defendatzen dituen beste hautagai bati babesa emango liokete. Espresuki aipatu gabe, baina botoa Palo Casado PPko hautagaiarentzat izango litzateke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika UPN Nafarroa Udal eta Foru hauteskundeak 2015 Hauteskunde orokorrak Nafarroako Ciudadanos Ciudadanos Jose Javier Esparza Albert Rivera Hauteskundeak Nafarroako udal eta foru hauteskundeak 2023 Navarra Suma koalizioaren albisteak