Politika -

Hauteskundeak

Ciudadanosek UPN-PP itunarekin bat egitea nahi du Esparzak

Unionisten buruzagiak Kontseilu Politikoari proposatuko dio hauteskunde orokorrei eta foru eta udal bozei begira Albert Riveraren alderdiarekin ere ituna egitea, PPrekin egin duen bezalaxe.

Javier Esparza UPNren burua. Argazkia: EiTB
Javier Esparza UPNren burua. Argazkia: EiTB
Ciudadanosi begira jarri da UPN

1:12

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Esparza UPNren buruak Kontseilu Politikoari proposatuko dio hauteskunde orokorrei eta foru eta udal bozei begira Ciudadanos ere PPrekin lotutako itunera batzea.

Diario de Navarrak gaur zabaldu duen informazioaren arabera, akordioa gertu egon daiteke.

Itun-propoposamena dagokion kontseilu politikoetan aurkeztu ondoren hiru alderdiek bat egitea erabakitzen badute, plataforma bat sortuko dute izen propioarekin, aldaketaren alderdiei elkarrekin aurre egiteko asmoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Albisteak Alderdi Popularra UPN Udal eta Foru hauteskundeak 2015 Hauteskunde orokorrak Nafarroako Ciudadanosi buruzko albisteak Ciudadanosi buruzko albisteak UPN Eguneko albisteak Hauteskundeak