Politika -

Gure Esku Dago

Oiarbidek eta Nikolasek Gure Esku Dagoren bozeramaile izateari utziko diote

Bozeramaile berriak martxoaren 31n Bilbon egingo duten ekitaldian aurkeztuko dituzte. Oiarbidek eta Nikolasek zuzendaritzan jarraituko dute.

Angel Oiarbide, ETBko 'Egun on Euskadi' saioari eskainitako elkarrizketa batean.
Angel Oiarbide, ETBko 'Egun on Euskadi' saioari eskainitako elkarrizketa batean.
Angel Oiarbidek eta Zelai Nikolasek utzi egiten diote GEDren bozeramaile izateari

1:17

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angel Oiarbidek eta Zelai Nikolasek Gure Esku Dagoren (GED) bozeramaile izateari utziko diote aurki, ia sei urte eta gero. Lekukoa hartuko duten eledun berriak martxoaren 31n aurkeztuko dituzte.

Dena dela, zuzendaritzako kide izaten jarraituko dute, erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak ohar batean jakinarazi duenez.

GEDren sorreratik bertatik, 2013ko ekainetik, izan dira Oiarbide eta Nikolas herri dinamikaren aurpegi eta ahots.

Martxoaren 31n "etapa berri bati" ekingo dio Gure Esku Dagok, eta hura aurkezteko ekitaldia egingo du Bilboko Euskalduna jauregian. Jardunaldian "orain arte egindako ibilbidea balioan jarri eta etorkizuneko erronkak mahai-gaineratuko ditu dinamikak", GEDtik adierazi dutenez. Bozeramaile berriak ere egun horretan aurkeztuko dituzte.

Ekitaldia baino lehen, martxoaren 20an, bi bozeramaileek "azken solasaldia" eskainiko dute Bilboko Kafe Antzokian. Sei urteen errepasoa egitearekin batera, jorratuko dituzte testuinguru politikoaren inguruko irakurketa eta Gure Esku Dago euskal gizarteari egiten ari den ekarpena, solasaldi hurbil eta berezi batean.

Oiarbide ETB-1eko "Egun On Euskadi" saioan elkarrizketatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bilbo Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Gure Esku Eguneko albisteak Albisteak