Itxi

2019/03/14

16:46

Politika

Osakodetza

Nekane Murga izango da Osasun sailburu berria

EiTB.EUS

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria da Murga.

  • Nekane Murga

    Nekane Murga. ETBren bideo batetik ateratako argazkia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Nekane Murga Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria izango da Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu berria, Jon Darponen ordez, Iñigo Urkullu lehendakariak galderarik gabeko prentsaurrekoan, Eusko Legebiltzarrean, jakitera eman duenez.

Jon Darponek azkenean amore eman eta bere "dimisio ezeztaezina" aurkeztu du, Osakidetzako lan-eskaintza publikoetan antzemandako irregulartasunen, zein oposizioko alderdiek kargua uzteko egindako eskarien ostean.

Horrenbestez, oposizioak sailburuaren kargua gaitzesteko Eusko Legebiltzarrean bilkura egin baino astebete lehenago aurkeztu du Darponek bere dimisioa.

Urkulluren hitzetan, Jon Darponen jokabidea "akatsik gabekoa" izan da. Nekane Murga, orain arteko Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria, Medikuntzak eta Kirurgian lizentziaduna da, eta Kardiologian aditua da.

Kirurgian espezialista

Murga Bilbon jaio zen, 1963 urtean. Euskal Herriko Unibertsitatean Medikuntzan lizentziaduna da, eta Kirurgian espezialista. Mediku lanetan lan egin du hamarkada batez Basurtuko Unibertsitate Ospitalean. 

Gainera, Eusko Jaurlaritzako Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria izan da (2017-2019). 

Kardiologian doktore, irakaskuntzan ere egin du lan EHUko Medikuntzako Fakultateko irakasle elkartu moduan. 

Horrez gain, Euskadiko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde etikoaren batzorkidea izan da, Espainiako Kardiologia Elkaterko Kardiologia klinikoko atalburua eta “Emakumeak kardiologian” Estatu mailako Lantaldearen koordinatzailea. 

Osasun Sailburu berriaren izendapena datorren martxoaren 20an gauzatuko da. Gobernu Kontseilua ospatuko den egun berean.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;