Politika -

Katalunia

Torrak Generalitateko begizta horia mantenduko du

Generalitateko zerbitzu juridikoak beste idatzi bat prestatzen ari dira Hauteskunde-batzordearen erabakiari erantzuteko. Torrak, bere aldetik, txostena eskatu dio Kataluniako herri defendatzaileari.

Quim Torra Generalitateko jauregian eskainitako prentsaurreko batean. Artxiboko argazkia: EFE
Quim Torra Generalitateko jauregian eskainitako prentsaurreko batean
Quim Torra Generalitateko jauregian eskainitako prentsaurreko batean. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lazo horien auzia

Torrak ez du Generalitateko Jauregian dagoen Palauko lazo horia eta pankarta ez kentzea. Txosten bat eskatuko dio Herri Defendatzaileari, berak erabakitzen duenari kaso egingo diote.

1430ean amaitzen da epea

Elsa Artadi Generalitateko bozeramaileak astearte honetan jakinarazi duenez, Quim Torra presidenteak begizta horia eta preso dauden buruzagi independentisten aldeko pankarta mantenduko ditu Generalitateko jauregiaren fatxadan. Atzo Hauteskunde-batzordeak begizta horiak Kataluniako eraikin publikoetatik kentzeko eskaria egin zion, bigarrenez.

Quim Torrak erabaki hori hartu du bere Gobernuko kontseilariekin gaur goizean egindako bileran, Elsa Artadi bozeramaileak azaldu duenez. Hauteskunde-batzordeak Quim Torra Generalitateko presidenteari emandako 24 orduko epea gaur amaituko da.

Artadik gaineratu duenez, Generalitateko zerbitzu juridikoak beste idatzi bat prestatzen ari dira Hauteskunde-batzordearen erabakiari erantzuteko. Horrez gain, Quim Torrak txostena eskatu dio Rafael Ribo Katauniako herri defendatzaileari, auzi honetan bere Gobernuak zer egin behar duen galdetuz. "Gustatu ala ez, Kataluniako herri defendatzailearen gomendioak jarraituko ditu", azpimarratu du.

Presidentzia kontseilari ere badenaren hitzetan, begizta horiak eraikin publikoetan mantentzea "adierazpen askatasunaren" defentsa egitea da. Ildo horretan, kentzeko eskatuta, Hauteskunde-batzordea eskubide hori ezbaian jartzen ari dela uste du.

Generalitateko bozeramailearen arabera, begizta horia Generalitateko jauregian mantentzea Quim Torraren erabaki pertsonala izan da eta "askatasuna" eman die kontseilariei bakoitzak berari dagokion egoitzari buruzko erabakia hartzeko. Dena dela, Gobernu osoaren jarrera lazo horiak mantentzearen aldekoa omen da. "13 sailetako 13 egoitzetan modu berean jokatuko da", nabarmendu du. Horrez gain, funtzionarioek ere erabakia hartzeko askatasuna izango dute.

Kataluniako eraikin publikoetatik begizta horiak kentzeko Hauteskunde-batzordeak Quim Torra Generalitateko presidenteari emandako 24 orduko epea gaur 14:30ean amaitu da.

Kentzen ez baditu erantzukizun penalak izan ditzakeela ohartarazi zion Hauteskunde-batzordeak Torrari.

Horrela, Torraren helegitea atzera bota zuen Hauteskunde-batzordeak; izan ere, iragan astean begizta horiak kentzeko agindua eman zion, erakunde publikoen neutraltasun printzipioarekin bateragarriak ez direla iritzita.

Hauteskunde-batzordearen hitzetan, nahiz eta bandera independentistak eta begiztak "ikur legitimoak" izan, eta alderdiek erabiltzeko aukera izan, hauteskunde garaian agintari publikoek ezin ditzakete erabili, "neutraltasun politiko zorrotza mantendu eta errespetatu behar dutelako.

Esteladak, begiztak, xingolak eta kaleen izenak kendu dituzte Torrelameun (Lleida)

Atzo, 15 bat pertsonak esteladak eta beste ikur independentista batzuk kendu zituzten Torrelameun (Lleida).

Carles Comes (ERC) Torrelameuko alkateak azaldu zuenez, erasotzaileek kaleen izenak ere kendu zituzten. Zehazki, Oriol Junqueras ERCko buruzagiaren plaka eraman zuten, eta Joaquim Forn kontseilari ohiarena hautsi zuten.

Herri guztian begizta eta xingola horiak kendu zituzten, baita kableak apurtu ere. Gainera, udaletxeko fatxadan kalteak egin zituzten. Azkenik, herriko sarreran zegoen kartela eraman zuten.

Torrelameuko Udalak agiri batean azaldu zuenez, taldea "antolaturik zegoen, eta helburu argiarekin etorri da". Eraso "faxista" izan dela salatu zuen.

Bestalde, Alberto Fernandez Diaz Bartzelonako Udaleko PPRen buruak San Jaume plazako faroletan, udaletxearen aurrean, jarrita zeuden begiztak moztu eta kendu ditu.

Sant Jaume plazan lazo horiak kendu ditu PPko zinegotzi batek
Sant Jaume plazan lazo horiak kendu ditu PPko zinegotzi batek
Sant Jaume plazan lazo horiak kendu ditu PPko zinegotzi batek

0:11
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Espainiako hauteskunde orokorrak Espainia Eguneko albisteak Albisteak Pere Aragonès Kataluniako Generalitatearen albisteak