Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

EAJk ez du Sorturen legalizazioaren aldeko martxan parte hartuko

Joseba Egibar jeltzaleen Legebiltzarreko bozeramailearen esanetan, "kontraesankorra litzateke hauteskundeen atarian beste alderdi baten ekitaldian parte hartzea".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk ez du parte hartuko datorren larunbatean, Bilbon, Sorturen legalizazioa eskatzeko deitu duten manifestazioan, Joseba Egibar EAJren Legebiltzarreko bozeramaileak iragarri duenez.

"Kontraesankorra litzateke hauteskundeen atarian beste alderdi baten ekitaldian parte hartzea", adierazi du Egibarrek Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean.

Manifestazioa Gernikako Akordioaren sinatzaileek deitu zuten (EAk, Aralarrek, Alternatibak eta ezker abertzaleak besteak beste) Auzitegi Gorenaren ebazpenarekin "Estatuak Euskal Herrian ireki den normalkuntza politikorako eta bakerako prozesua gelditu" nahi duela salatzeko.

EAJk ez zion babes ofiziala eman Sorturen legalizazioa eskatzeko egin zuten aurreko manifestazioari, aurreko otsailaren 29an, baina militante jeltzaleei parte hartzeko askatasuna eman zien, eta bertan izan ziren Mikel Martizen eta Iñigo Iturrate, Sorturen estatutuen aurkezpenean izan ziren kide berberak.

Egibarren hitzetan, ezker abertzalea "hauteskundeetan izango da era batera edo bestera. Hauteskunde hauetan ez da baliogabeko botorik izango".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea