Politika -

Espainiako Armada

'Juan Carlos I' hegazkin-ontzia Getxon porturatu da

Getxoko Udala aurka agertu da. Gainera, Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak elkarretaratzea deitu du larunbaterako, 11:00etan, ontziaren bisitaren kontra protesta egiteko.

'Juan Carlos I' hegazkin-ontzia. Argazkia: @ikersalgadoser1
'Juan Carlos I' hegazkin-ontzia, Espainiako Armadaren bandera-ontzia.
'Juan Carlos I' hegazkin-ontzia Getxora iritsi da

1:43

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Carlos I Espainiako Armadaren bandera-ontzia Getxoko kaian porturatu da gaur. Getxoko Udala bisita horren kontra agertu da adierazpen batean. EAJ, PSE-EE, GUK eta EH Bildu alderdiek babestu dute adierazpena.

"Gerraontzien presentziarekin desadostasuna" azaldu zuen Getxoko Udalaren Bozeramaileen Batzordeak iragan astean, agiri labur batean.

Udal gobernua osatzen duten bi alderdiek (EAJk eta PSE-EE), zein GUK eta EH Bildu oposizioko taldeek adierazpena babestu zuten. PPk eta Ciudadanosek, ostera, aurkako botoa eman zuten.

Juan Carlos I

Cristobal Colon

Bideoa: PP eta Cs kenduta, alderdi guztiek desadostasuna agertu dute ontziaren iritsierarekin

PP eta Cs kenduta, alderdi guztiek desadostasuna agertu dute ontziaren iritsierarekin
PP eta Cs kenduta, alderdi guztiek desadostasuna agertu dute ontziaren iritsierarekin
PP eta Cs kenduta, alderdi guztiek desadostasuna agertu dute ontziaren iritsierarekin

1:33

Ontziak ateak zabalik izango ditu bi egunetan, nahi duenak bisita egiteko: larunbatean, 10:00etatik 18:30era, eta igandean, 10:00etatik 13:30era. Igande arratsaldean itsasoratuko da, 18:30 aldera.

Bestalde, Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak elkarretaratzea deitu du larunbaterako, gerraontziaren bisitaren aurka protesta egiteko. Bisitarientzat ateak zabalduko dituen lehen eguna izango da.

Getxoko Podemos: "Ez da elkarbizitzarako eredu on bat"

Elkarretaratzea 11:00etatik aurrera egingo dute Getxoko kaian. Hegazkin-ontziaren bisitaren, gastu militarraren eta gerra negozioaren aurka protesta egingo dute.

Era berean, hegazkin-ontzia Getxon porturatzea kritikatu du Getxoko Podemosek. Gerraontzi batean "ateak zabaltzeko eguna egitea ez da elkarbizitzarako eredu on bat, ezta umeentzako eta nerabeentzako eredu bat ere", koalizio morearen ustez.

Juan Carlos I ontziak 232 metroko luzera du, eta Espainian sekula eraiki den gerraontzi handiena da. 350 gizon eta emakumek osatutako tripulazioa du, bost AV8B Harrier hegazkin eta SH3D helikoptero bat. Azken horien pilotuak eta mantentze-lanetarako langileak zein itsas infanteria ere garraiatzen ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Getxo Bizkaia Bilboko Portua Gizartea Eguneko albisteak Albisteak