Politika -

Nafarroako Parlamentua

Nafarroak Poliziaren eta ultraeskuinaren biktimak aitortu ditu

Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Orain Baik eta Ezkerrak bultzatu dute legea. PSN abstenitu da, eta UPNk eta PPNk kontrako botoa eman dute.

Uxue Barkos Nafarroako presidentea Parlamentuan. Argazkia: EFE
Uxue Barkos Nafarroako presidentea Parlamentuan. Argazkia: EFE
Uxue Barkos Nafarroako presidentea Parlamentuan. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eskuin muturreko taldeen edo funtzionarioen indarkeria politikoak eragindako biktimak aitortzeko eta erreparatzeko foru legea onartu du Nafarroako Parlamentuak. Arauak, administrazio-prozedura baten bidez “biktima horien inguruko lege hutsunea betetzeko” asmoa du.

Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Orain Baik eta Ezkerrak bultzatu dute legea. Proposatu dutenen babesa jaso du legeak, baina kasu batzuetan erreparoekin, edukiz hustu dutela iritzita. PSN abstenitu da, eta UPNk eta PPNk kontrako botoa eman dute.

Funtzionario publikoen edo eskuin muturreko taldeen indarkeriaren biktimak aitortu eta erreparatu nahi dituzte legearekin, kaltedun ala onuradun izendatzeko mekanismoak arautuz.

“Motibazio politikoko indarkeriaren” testuinguru batean gertatutako “giza eskubideen urraketak” aitortzeko, administrazio-prozedura bat jarriko dute martxan, “biktima horien inguruko lege hutsunea betetzeko”.

Biktima bakoitzaren kasua aztertzeko Erreparaziorako Batzorde bat sortuko da. Urtebeteko epean espedienteak ebatzi beharko ditu Batzordeak.

Bestalde, hezkuntzan zein erakundeetan ekintzak egingo dituzte, beti ere biktimaren intimitate eskubidearekin bateragarriak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Nafarroako Parlamentua Polizia indarkeriari buruzko albisteak Ultraeskuineko alderdi politikoak