Politika -

Katalunia

Hauteskunde-batzordeak Torra salatuko du, eta lazoak kentzea agindu die mossoei

Hauteskunde-batzorde zentralak espedientea ireki dio Generalitateko presidenteari eta auzia Fiskaltzaren esku utzi du.

Generalitateko Nekazaritza Kontseilaritzaren egoitza. Argazkia: EFE/Quique Garcia
Generalitateko Nekazaritza Kontseilaritzaren egoitza. Argazkia: EFE/Quique Garcia
Generalitateko Nekazaritza Kontseilaritzaren egoitza. Argazkia: EFE/Quique Garcia

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eraikin publikoetako lazo eta esteladen harira, ikerketa Fiskaltzaren esku uztea erabaki du Hauteskunde-batzorde zentralak arratsaldean, Quim Torra Generalitateko presidentari desobedientzia delitu bat egotzita.

Espainiako zenbait komunikabidek aurreratu dutenez, kargu publikoan aritzeko debekua ezar diezaiokete Generalitateko presidentari auzian.

Bi ordu baino gehiago bilduta eman ondoren, erabakia hartu du hauteskunde-batzorde zentralak. Gainera, Esquadra Mossoei lazoak eta esteladak eraikin publikoetatik kentzeko agindua ematea adostu du batzordeak.

Horrela, Torrari espedientea zabaltzea erabaki du hauteskunde-batzordeak. Gainera, kasua Fiskaltzari igorri dio "desobedientzia delituaren zantzuak" ikusi ondoren.

Hauteskunde-batzordearen hitzetan, "neutraltasunaren aurkako ikurrak" kentzeko aginduak betetzeari uko egin dio Torrak behin eta berriro, eta eskura dituen hiru bideak martxan jartzea erabaki du.

Alde batetik, "ikur alderdikoiak", lazo horiak, esteladak eta ostegun honetan jarri dituzten antzeko pankartak kentzeko agindua eman dio Generalitateko Barne Kontseilari, "neutraltasun betebeharra urratzen eta preso politikoez hitz egiten jarraitzen dutelako, eta horrek alderdi zehatzeko hautagaiak dira".

Bigarrenik, Generalitateko presidenteari espedientea zabaltzea adostu dute, ikurrak kentzeko aginduak ez betetzeagatik. Ondorioz, 300-3.000 euro arteko isuna jar diezaiokete.

Azkenik, bide penalean lehen pausoa eman dute; izan ere, hauteskunde-batzorde zentralak ikerbidea Fiskaltzari igorri dio, desobedientzia delituaren zantzuak ikusita. Kargu publikoan aritzeko debekua (CUPeko alkate bati ezarri zioten dagoeneko) eta kartzela-zigorra ezar diezaiokete.

Adierazpen askatasunaren alde, azkeneraino

Bestalde, Generalitateko presidentea JxCATen Bartzelonako hautagaitza aurkezteko ekitaldian izan da iluntzean eta, besteak beste, adierazpen askatasuna "azkeneraino" babestuko duela azpimarratu du.

Lazo horien auzia eta Hauteskunde-batzordearen erabakia ez ditu zuzenean aipatu, baina bere hitzartzean JxCATek adierazpen askatasuna eta manifestazio eta autodeterminazio eskubideak "azken ondorioetaraino" defendatu behar dituela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Hauteskunde orokorrak Eguneko albisteak Albisteak Pere Aragonès Espainia albisteak