Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
'ETA desagertu behar da politikoki, juridikoki eta hauteskundeetatik'
Madrilgo alkatearen hitzetan, ETA "desegin" behar da, "etorkizunean Gobernuan egoteko itxaropenetik kanpo baitago".
Erredakzioa
Alberto Ruiz Gallardon Madrilgo alkatearen hitzetan, "ETAk Batasuna, Sortu edo asmatzen duen edozein izen delarik, aukera bakarra dauka, eta hori da disoluzioa; errealitate politiko, juridiko eta hauteskundeetatik desagertu egin behar da".
"ETA kriminala izateaz gain, zaharkitua dago eta etorkizunean Gobernuan egoteko itxaropenetik kanpo dago. Belaunaldi berriek ez dute zertan gu bizi izan garen amesgaizto horrekin bizi behar, eta hori da gakoa: indar politikoen sendotasuna eta batasuna", esan du Gallardonek Radio Euskadin.
Ildo horretan, "ETAren bortizkeriak muga bat izan behar duela esan du Madrilgo alkateak.
Bestalde, "erakundeetan egon ahal izateko Batasunarekin akordioa adostu bazuten, ez betetzeko" eskatu dio Espainiako Gobernuari Alberto Ruiz Gallardon Madrilgo alkateak.
Sozialisten eta popularren arteko ituna EAEn
Alberto Ruiz Gallardonen hitzetan, PSEren eta EAEko PPren arteko akordioak "terrorismorik, indarkeriarik eta ETArekin negoziaziorik gabeko etorkizuna eraikitzeko leihoa zabaldu du".
"Rajoy Espainiako hurrengo presidentea izango da"
"Espainiako gehiengoaren borondateari jarraituz, Mariano Rajoy Espainiako hurrengo presidentea izango da", esan du Gallardonek.