Politika -

ETAren akten polemika

Jaureguik 'leiala' ez izatea egotzi dio PPri

Espainiako Gobernuko Presidentzia ministroak ohartazi du alderdiek ez dutela ETA "lekuko gisa" erabili behar Gobernua "akusatuen aulkian" eseriarazteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ramon Jauregui Espainiako Gobernuko Presidentzia ministroak Terrorismoaren Aurkako Itunarekin "koherentea eta leiala" ez izatea egotzi dio PPri, Poliziak Francisco Javier Lopez Peña, Thierry, ETAko ustezko buru ohiari atzemandako aktak Gobernuaren aurka egiteko erabiltzeagatik.

Jauregui Gasteizen izan da gaur, hirigintza jasangarriari buruzko jardunaldi batean. Bertan, ministroak ohartarazi du alderdiek ez dutela ETA "lekuko gisa" erabili behar Gobernua "akusatuen aulkian" eseriarazteko.

Presidentzia ministroak kritikatu egin du PP "[2005eko] bake-prozesuan izan ziren gertakizunez baliatu izana", Gobernuari "kalte" egiteko.

Horrenbestez, bere esanetan, PPren portaera ez dela "leiala" duela hamar urte sinatutako itunarekin, ezta gaur egungo "itxaropen garaiarekin" ere.

Jaureguik nabarmendu du PPk "hausnarketa" egin beharko duela gai honetan egindakoaren inguruan, eta errefusatu egin du iritzia ematea, "batasunaren" alde egitea nahiago baitu, "indarkeriarekin amaitzeko helburuz".

Halaber, Alfredo Perez Rubalcaba presidenteordeak atzo esandakoa gogorarazi du. Izan ere, ETAren aktak "zaborra" direla esan zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea