Politika -

Behin behineko espetxealdia

Espetxeratu egin dute Bartzelonan Voxen aurkako protestetan atxilotutako emakume bat

Zazpi atxilotuetako bi adingabeak dira, beraz, Adingabeko Fiskaltzaren esku utzi dute horien kasua.

Protesta Bartzelonan Voxen ekitaldiaren aurka. Argazkia: Efe
Protesta Bartzelonan Voxen ekitaldiaren aurka. Argazkia: Efe
Protesta Bartzelonan Voxen ekitaldiaren aurka. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Voxek Bartzelonan egin zuen ekitaldiaren aurka talde independentistek antolatu zituzten protestetan atxilotutako zazpi lagunetako bat espetxera bidali dute behin behinean, bermerik gabe, agintarien aurkako atentatua leporatuta.

Esquiadra Mossoek atxilotu zituzten zazpi lagunetako bost guardiako epaileen aurretik pasatu dira gaur.

Alerta Solidaria atzo protestak deitu zituen taldeetako batek azaldu duenez, atxilotuetako bi adingabeak dira, eta horien kasuak Adingabeen Fiskaltzaren esku geratu dira.

Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak jakinarazi du lau lagun libre utzi dituztela, baina epaitegira joan beharko dutela aldian behin.

Emakumezko bat, berriz, espetxeratu egin dute behin behinean, bermerik gabe, tresna arriskutsu batekin agintariei eraso egitea egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken albisteak Politika Bartzelona argazkiak Gaurko azken orduko albistea Vox