Politika -

Hauteskundeak

EAk Alternatiba eta 'independenteekin' koalizioa osatzea onartu du

Pello Urizar EAko idazkari nagusiak adierazi duenez, koalizioan Sorturen parte hartzea "posiblea izan daiteke", Konstituzio Auzitegiak ezker abertzalearen alderdiaren erregistroa onartzen baldin badu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Alkartasunak Alternatiba eta "independenteekin" maiatzeko hauteskundeetarako koalizio bat osatzeko proposamena onartu du gaur, larunbata, Bilbon, "honen aurkako botorik jaso gabe".

Urizarrek baieztatu duenez, zerrenda "legearen araberakoa izango da". Gainera, hautagaiek bide "baketsu eta politikoen" alde eta "edozein indarkeria seinalearen" aurka "dekalogo etiko bat" sinatu behar dutela gogoratu du.

EAko buruzagiaren aburuz, Alternatiba eta Araba Bai alderdiekin hitz egiten ari dira, talde honetan nortzuk hartuko duten parte zehazteko. Alabaina, zerrendan "independenteak" egongo direla gaineratu du.

EAko idazkari nagusiaren hitzetan, koalizioan Sorturen parte hartzea "posible liteke" Konstituzio Auzitegiak ezker abertzalearen alderdiaren erregistroa onartzen badu.

Sorturen erregistroaren aurka Auzitegi Gorenak emandako ebazpenaren kontra dagoela adierazi du Urizarrek, izan ere, 16 magistratuetatik zazpik ilegalizazioaren kontrako botoa eman zuten, "ia % 50". Bere ustez, "erabaki politiko" bat baino ez da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea