Politika -

'Brexit'aren osteko bisak

Gibraltar britainiar 'kolonia' gisa definitzea babestu du Europako Parlamentuak

Europako Parlamentuaren osoko bilkurak ostegunean bozkatuko du legea, eta, akordiorik gabeko 'brexit'a izanez gero, apirilaren 12an sartuko da indarrean neurria.

'Brexit'aren osteko bisen behin-behineko araudia. Argazkia: EFE
Gibraltar
'Brexit'aren osteko bisen behin-behineko araudia. Argazkia: EFE

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Parlamentuko Askatasunen, Justizia eta Barne batzordeak brexitaren osteko bisen araudiaren inguruko behin-behineko akordioa onartu du asteazken honetan, eta Gibraltar "Erresuma Batuko Koroaren kolonia" gisa definitzea babestu du.

Horrenbestez, Europar Batasuneko Kontseiluak (EBko Estatu kideak) asteartean hartutako akordio politikoa ontzat eman dute gaur eurodiputatuek, eta, akordiorik gabeko brexita izanez gero, apirilaren 12an sartuko da indarrean britainiarrentzako bisen salbuespen araudia.

Parlamentuko batzordearen akordioak aldeko 38 boto eta kontrako 8 jaso ditu, eta ez du abstentziorik izan. Europako Parlamentuaren osoko bilkurak ostegunean bozkatuko du neurria.

Britainiarrek jardunbide berdina izatea eta egonaldi laburretarako Erresuma Batura bidaiatzen diren europarrentzat ere bisarik ez eskatzea espero du Europar Batasunak.

Hasierako proposamenean Bruselak ez zuen Gibraltarren inguruko aipamenik egin. Europako Parlamentuko Askatasunen batzordeak aho batez onartu zuen, baina araudiaren orri-oinean Gibraltar kolonia gisa definitzen duen nota eranstea eskatu zuen Espainiak handik gutxira.

"Espainiaren eta Erresuma Batuaren arteko eztabaida luzea da, Gibraltar dela eta; ondorioz, NBEren Batzar Nagusiak hartutako erabakien harira, irtenbidea eman behar zaio arazoari", horren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Europar Batasuna Europa Erresuma Batua Eguneko albisteak Albisteak Brexita Zer da Brexita