Politika -

Eusko Legebiltzarra

Lazo horiak eta presoen kartelak kendu dituzte EH Bilduren Legebiltzarreko bulegotik

Koalizio abertzaleak jakitera eman duenez, Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidentearen agindua betez kendu dituzte begiztak eta kartelak.

Lazo horiak eta presoen kartelak kendu dituzte EH Bilduren Legebiltzarreko bulegotik. Argazkia: EFE
Lazo horiak eta presoen kartelak kendu dituzte EH Bilduren Legebiltzarreko bulegotik
Lazo horiak eta presoen kartelak kendu dituzte EH Bilduren Legebiltzarreko bulegotik

1:41

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk ezarritako lazo horiak eta presoen aldeko kartelak kendu ditu Ertzaintzak ostegun honetan Eusko Legebiltzarretik.

Koalizio abertzaleak jakitera eman duenez, Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidentearen agindua betez kendu dituzte begiztak eta kartelak. Izan ere, Legebiltzarraren kanpoaldean ikur “alderdikoiak” debekatuta daudela gogorazi die Tejeriak gaur goizean.

Horrela, Ertzaintza EH Bilduren bulegoetara bertaratu da, eta leihoetan zeuden eta kanpotik ikus zitezkeen kartoi mehezko lazoak kentzeko agindu die EH Bilduko ordezkariei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Kataluniako erreferenduma Eusko Legebiltzarra EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak