Politika -
Londresen
Harreman Taldeak ETAren su-etena egiaztatzeko bilera berria egin du
Nazioarteko Harreman Taldeak bigarren bilera egin zuen, Londresen, larunbatean. Gorenaren autoa eta zazpi epailek igorritako boto partikularra aztertu zituzten, besteak beste.
Erredakzioa
ETAk iragarritako su-etenaren atal ezberdinak egiaztatzeko "modu berriak" erabiliko dituztela iragarri du Nazioarteko Harreman Taldeak ohar batean. Horrez gain, ETAk estortsioarekin eta txantaiarekin erabat bukatu duen egiaztatu nahi du aipatu taldeak. Nazioarteko Harreman Taldeak bigarren bilera egin zuen, Londresen, iragan larunbatean. Auzitegi Gorenaren Sorturen inguruko autoa eta zazpi epailek igorritako boto partikularra aztertu zituzten, besteak beste.
Brian Currinen taldeak bidalitako oharraren arabera, indarkeria gaitzesten duten "alderdi politiko guztiek" legezkoak izan behar dira eta "bizitza politikoan parte hartzeko eskubidea eduki behar dute".
Su-etena egiaztatzea "lan garrantzitsua eta konplexua" dela nabarmendu dute oharrean. Horregatik, estortsioa "behin betiko bukatu den" egiaztatzeko prozesua ireki dutela azpimarratu dute.Euskadin "berradiskidetza" lortzeko, Nazioarte Harreman Taldeak alderdi politiko guztiei, Sortu tartean, indarkeriaren biktimen sufrimendua aitortu desátela eskatu die.