Politika -

Katalunia

Generalitateko 30 goi-kargu eta TV3ko zuzendaria epaituko dituzte erreferendumagatik

Bartzelonako epaitegi batean ari dira erreferendumaren antolaketa ikertzen. Epaileak diru publikoa bidegabe erabiltzea, desobedientzia eta prebarikazioa egozten die auzipetuei.

Kataluniako buruzagiek 2017ko maiatzean egindako bilkura bat. Artxiboko argazkia: EFE
Kataluniako buruzagiek 2017ko maiatzean egindako bilkura bat.
32 pertsona epaituko dituzte urriaren 1eko erreferenduma antolatzeagatik

1:30

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartzelonako 13. epaitegiko instrukzio epaileak 30 pertsona auzipetu ditu, 2017ko urriaren 1eko erreferendumaren antolaketarekin zerikusia dutelakoan. Tartean daude Kataluniako Gobernuko goi-kargu izandakoak eta TV3 eta Catalunya Radio komunikabideetako zuzendariak.

Auzia 2017ko otsailean abiarazi zuten eta guztira 40 lagun baino gehiago izan dira ikerketapean. Ikerketa horren baitan gauzatu zuten 2017ko iraileko polizia-operazioa: hainbat atxiloketa egin zituzten eta, besteak beste, Generalitatearen Ekonomia ordezkaritzak miatu zuten.

Autoan, diru publikoa bidegabe erabiltzea, desobedientzia, agiria faltsutzea, sekretuak ezagutzera ematea eta prebarikazioa egozten epaileak 30 auzipetuei.

Diru publikoa bidegabe erabili izangatik auzipetutakoak 17 dira, eta horiei 5,8 milioi euroko bermea ordaintzea agindu die, erantzukizuna zibila dela eta. Egun bateko epea izango dute ordainketa egiteko. Hala egin ezean, ondasunak enbargatuko dizkiete.

Besteak beste, ondokoak dira auzipetuta dauden Generalitateko goi-kargu ohiak: Antoni Molons, Joaquim Nin, Jaume Clotet, Josep Ginesta, Francesc Sutrias, Aleix Villatoro, Amadeu Altafaj, Meritxell Masso eta Alberto Royo Kataluniako Diplomazia Publikoaren Kontseiluko idazkari nagusi izandakoa.

Halaber, Kataluniako Ikus-entzunezko Komunikabideen zuzendaritza desobedientziagatik auzipetu ditu: Nuria Llorach administratzailea, Vicent Sanchis TV3ko zuzendaria, Saul Gordillo Catalunya Radioko zuzendaria eta Marti Patxot korporazio, merkataritza eta marketin zuzendaria.

Bestalde, beste 15 lagun kargurik gabe libre utzi ditu epaileak, tartean Santi Vidal ERCko senatari ohia eta Carle Viver i Pi Sunyer prozesu independentistaren "arkitekto juridikoa" omen dena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Eguneko albisteak Albisteak