Politika -

Kontrol saioa Gobernuari

'Apur bat' baino, 'erabat' alde egiteko eskatu dio PPk Zapaterori

2012an hautagaia izango ez dela iragarri ostean "PPk egin duen proposamen bakarra" hauteskundeak aurreratzea izatea gaitzetsi du Zapaterok.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Apur bat" baino, "erabat" alde egiteko eskatu dio astearte honetan Pio Garcia Escudero PPko bozeramaileak Senatuan Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteari. PPren "demokraziaren ikusmoldea" hauteskunde aurreratuak eskatzean oinarritzen dela erantzun die Zapaterok, eta alderdien barne demokrazia mespretxatu eta "nahaste"tzat hartzea gaitzetsi du.

2012an hautagaia izango ez dela iragarri ostean egin duen lehen agerraldian, Zapaterok hau esan dio Garcia Escuderori: "Alde egingo dudan arren, gelditzea erabaki dut"; ildo horretan, enpresa txikien eta ertainen eremuan PPk eskatutako neurri fiskalak martxan jartzea erabaki duela esan du.

Garrasi artean, popularrek eta sozialistek salaketak egin dizkiote elkarri, eta Senatuko presidenteak isilik egoteko eskatu behar izan die behin baino gehiagotan.

Garcia Escuderoren hitzetan, jendea "aspertua dago: zutaz, zure Gobernuaz, zure eraginkortasunik ezaz, zuen barne liskarrez, krisiaren, suspertze ekonomikoaren eta enpleguaren inguruan botatako gezurrez, galdutako zazpi urteez".

Zapaterok enpresa txikien eta ertainen, eta autonomoen politikaren alde egin du, eta PPk hauteskundeak aurreratzea eskatu izana gaitzetsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea