Politika -
Ustezko irregulartasunak
Gipuzkoako Fiskaltzak Urchuegiaren aurkako salaketa artxibatu egin du
Gipuzkoako Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak ez du delitu aztarnarik ikusi Ana Urchuegia, Lasarte Oriako alkate ohiaren jardueran.
Erredakzioa
Gipuzkoako Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak ez du delitu aztarnarik ikusi Ana Urchuegia, Lasarte Oriako alkate ohiaren jardueran.
Gauzak horrela, Fiskaltzak artxibatu egin ditu Lasarte Oriako Ezker Batuko zinegotzi batek Ana Urchuegiaren aurka aurkeztutako salaketa eta abiatutako ikerketa.
Ustelkeriaren aurkako Fiskal Nagusiak dio ez dagoela aztarna bat bera ere, Ana Urchuegiak irregulartasunak egin zituela frogatzeko.
Fiskalak Zehaztu du Ana Urchuegiak bazuela Nikaraguan erosi zituen 6 lur sailak ordaintzeko diru adina.
Gaur bertan, Ana Urtxuegia Legebiltzarrean izan da arratsaldean bere kontrako akusazioen inguruko azalpenak ematen.