Politika -
AVTren manifestazioa
Urkulluk biktimen sufrimenduaren 'erabilpen maltzurra' kritikatu du
Terrorismoaren Biktimen Elkarteak larunbatean, Madrilen, Sortu legeztatzearen egingo duen manifestarioaren harian egin ditu adierazpen horiek Iñigo Urkullu agintari jeltzaleak.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidenteak "terrorismoaren biktimen sufrimenduaren erabilpen maltzurra" kritikatu du. Horrekin, bere ustez, Euskadin eta Estatu espainolean elkarbizitzaren aldeko prozesua "baldintzatzea" baino ez dute nahi.
Adierazpen hauek Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT) larunbatean, Madrilen, Sortu legeztatzearen egingo duen manifestarioaren harian egin ditu. Konkretuki, protesta horren bidez, elkarte horretako biktimek "ETA erakundeetara itzultzearen eta terroristak kartzelatik ateratzearen kontrako iritzia" adierazi nahi dute.
Sabino Arana Fundazioaren ''Goaz Museum'' zentro berriaren inaugurazioan egindako hitzaldian, erabilpen hori "ezaguna dela" azpimarratu du.
"EAJ bezala, elkarbizitzarako euskal esparruak terrorismoaren biktimen memoria eta gainontzeko biktimeena ere kontuan izan behar duela oso argi daukagu", gaineratu du politikari jeltzaleak.