Politika -
Maroko
Baldintzapean aske utzi dute Marokon atxilotutako EH Bilduko ekintzaile bilbotarra
Khalid El Haddadi Rifeko ekintzailea igandean atxilotu zuten, Marokon sartu eta berehala. EH Bilduk udal-hauteskundeetarako Bilbon osatu duen hautagaitzako kidea da.
EFE
Marokoko Justiziak baldintzapean aske utzi du Khalid El Haddadi Rifeko ekintzailea eta udal-hauteskundeetarako EH Bilduk Bilbon osatu duen hautagaitzako kidea. Joan den igandean atxilotu zuten, Ceuta eta Maroko arteko muga igaro eta berehala.
EFE albiste-agentziak zabaldu duenez, gazte magrebtarrak Espainian legez kanpoko sartzen dituen talde bateko kide izatea leporatzen diote, eta haren kontrako salaketa ezezagun batek jarri omen du.
Poliziek Errachidia hiriko epaitegira eraman zuten atxilotuta. Epaileak baldintzapean aske utzi du, baina ez dio Marokotik ateratzeko debekurik ezarri. Beraz, Bilbora itzuli ahalko da.
Joan den ostiralean ama hil zitzaion El Haddadiri. Horregatik joan zen Marokora.