Politika -
Presoak
David Pla aske geratu da
Kontrol judizialpean utzi du espetxea ETAko preso nafarrak. Horrek esan nahi du astean bi aldiz epaitegira joan beharko dela.
EITB.EUS
2015eko irailean atxilotu zuten David Pla, eta zigorra beteta, aske utzi dute ETAko presoa ostegun honetan, kontrol judizialpean. Hortaz, Plaren abokatu Xantiana Cachenautek atzo azaldu zuenez, astean birritan epaitegira joan beharko du aurrerantzean.
Bestalde, Cachenauteren esanetan, Espainiak Pla atxilotzeko emandako agindua aztertu behar du Parisko Apelazioko Auzitegiak, baina oraindik ez dute horretarako datarik zehaztu. Hain zuzen ere, talde armatu bateko kide izatea egotzi zioten Plari, 2008ko gertakari batzuen harira.
Horren berri iragan apirilaren 3an izan zuen. Horregatik, Plaren abokatuak salatu du aske gelditu baino egun batzuk lehenago jaso zuela euroagindua. Ildo horretan, Cachenautek aurreratu du Espainiak ezarritako salaketa atzera botatzeko eskatuko duela.
"Ezin dugu ulertu espainiar agintariek nolatan luzatu duten hainbeste prozesua, euroagindua 2011n eman zuelako Fernando Grande Marlaskak, garai hartan Auzitegi Nazionaleko epaile zenak.
Esan bezala, Pla 2015eko irailaren 22an atxilotu zuten, Iratxe Sorzabalekin batera.