Politika -
Hauteskunde inkesta
EiTB Focus: EAJk irabaziko lituzke hurrengo hauteskunde orokorrak EAEn
2019ko apirilaren 16tik 17ra EAEn egindako inkestan jasotako datuak dira Euskal Irrati Telebistak 14:00etatik aurrera argitaratuko dituenak.
EiTB.EUS
EAJ litzateke alderdi bozkatuena Euskadin 2019ko apirilaren 28ko hauteskunde orokorretan, hamahirugarren EiTB Focus inkestak jasotako datuek erakusten dutenez. Euskal Irrati Telebistak larunbat honetan, apirilaren 20an, argitaratuko ditu inkesta berri horren datuak, 14:00etatik aurrera.
Apirilaren 16tik 17era EAEn egindako galdeketan jasotako datuak dira, hain zuzen, gaurkoan ezagutzera emango direnak. Esan bezala, hauteskunde orokorretara begira, Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek duten boto-asmoa islatzen dute datuok.
Fitxa teknikoa
EAEn bizi diren 1.200 pertsonak (Araban 400, Bizkaian 400 eta Gipuzkoan 400) parte hartu dute Gizakerrek EiTBrentzan egindako inkestan.
La= ±% 2,83, konfiantza-maila % 95, p=q=0'5, EAEko datuetarako.
Inkesten % 27,4 euskaraz egin dira, eta gainerako % 72,6, gaztelaniaz. Inkesta egiteko hautatutako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak dira.
Landa-lana 2019ko apirilaren 16tik 17ra bitartean egin zuten elkarrizketak telefonoz eginez.