Politika -

EiTB Focus

Gipuzkoan egongo da lehia handiena hurrengo hauteskunde orokorretan

2019ko apirilaren 16tik 17ra EAEn egindako inkestan jasotako datuak dira Euskal Irrati Telebistak 14:00etatik aurrera argitaratuko dituenak.

EiTB Focus inkesta, 2019ko apirila. Argazkia: EiTB
Gipuzkoan egongo da lehia handiena hurrengo hauteskunde orokorretan
EiTB Focus inkesta, 2019ko apirila. Argazkia: EiTB

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoan egongo da lehia handiena apirilaren 28ko hauteskunde orokorretan, hamahirugarren EiTB Focus inkestak jasotako datuek erakusten dutenez. Euskal Irrati Telebistak igande honetan, apirilaren 21an, argitaratuko ditu inkesta berri horren datuak, 14:00etatik aurrera.

Apirilaren 16tik 17era EAEn egindako galdeketan jasotako datuak dira, hain zuzen, gaurkoan ezagutzera emango direnak. Esan bezala, hauteskunde orokorretara begira, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde bakoitzeko herritarrek duten boto-asmoa islatzen dute datuok.

Fitxa teknikoa

EAEn bizi diren 1.200 pertsonak (Araban 400, Bizkaian 400 eta Gipuzkoan 400) parte hartu dute Gizakerrek EiTBrentzan egindako inkestan.

La= ±% 2,83, konfiantza-maila % 95, p=q=0'5, EAEko datuetarako.

Inkesten % 27,4 euskaraz egin dira, eta gainerako % 72,6, gaztelaniaz. Inkesta egiteko hautatutako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak dira.

Landa-lana 2019ko apirilaren 16tik 17ra bitartean egin zuten elkarrizketak telefonoz eginez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Euskal Autonomia Erkidegoa Hauteskunde orokorrak Eguneko albisteak Albisteak EiTB Focus Hauteskundeak Hauteskunde inkestak