Politika -

Frantziako tiroketaren ostean

Rubalcabak esan du 'gustu txarreko broma' dela Bilduren erreakzioa

Espainiako presidenteordeak eta Barne ministroak gaineratu duenez, 'sarkasmoa da gertaera deitzea jendarme baten hilketa saiakerari'.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako presidenteordeak eta Barne ministroak, Alfredo Perez Rubalcabak esan du larunbatean Frantziako jendarmeen eta ETAren artean izan zen tiroketaren gainean Bilduk izan duen erreakzioa "gustu txarreko broma" dela.

"Sarkasmoa da gertaera deitzea jendarme bat hiltzeko saiakerari", azaldu du Rubalcabak, Europar Batasuneko barne ministroen bilera batera iristean.

Presidenteordearentzat "gauzak argi esateko garaia iritsi da, eta larunbatean Frantzian gertatu zenari gertaera deitzea oso gustu txarreko broma bat da".

Barne ministroa atzo Claude Guéant, Frantziako homologoarekin harremanetan jarri zen "ETAko ustezko kideek tiro egin zioten jendarmea arriskutik kanpo dagoela eta, zoriontzeko".

Oier Gómez Mielgo eta Itziar Moreno ETAko ustezko kideak igandean atxilotu zituzten Frantziako Croze herrian. Rubalcabak euren gainean esan du "Espainiako poliziak oso ondo ezagutzen ditu, eta leku garrantzitsua zuten ETAren aparatu militarrean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea