Politika -

Erreakzioak

Ezker abertzaleak tiroketa arbuiatu eta 'onartezintzat' jo du

Komunikatu batean, tiroketa "arbuiatu" du ezker abertzaleak, "gertakari larria delako eta Euskal Herrian zabaldutako fase berria oztopatzen duelako".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAko ustezko kideek iragan larunbatean, Frantzian, izandako tiroketa arbuiatu du gaur ezker abertzaleak. Gertatutakoa "ulertezintzat" eta "onartezintzat" jo du ezker abertzaleak, erakunde terroristaren su-etenarekin "bateragarria" ez delako.

Komunikatu batean, tiroketa "arbuiatu" du ezker abertzaleak, "gertakari larria delako eta Euskal Herrian zabaldutako fase berria oztopatzen duelako".

Ezker abertzaleak ETAri su-etenerako hartutako konpromisoak berretsi ditzala eskatu dio, "eta halakorik berriro gerta ez dadin neurriak har ditzala".

Era berean, deia luzatu dio Espainiako Gobernuari, "behingoz herri honen gehiengoaren eskaerari erantzunez bide eta bitarteko demokratikoei hel diezaion eta errepresio oro eten dezan". Egiaztatze batzordea "lehenbailehen" sortzeko ere eskatu du.

"Hasitako bidearekin eta Gernikako Akordioak ezarritako ibilbidearekin konpromiso irmoa", azaldu du ezker abertzaleak.

"Gure herriari zor diogun errespetua abiapuntutzat hartuta, Euskal Herrian zabaldutako prozesua garatzeko gure eskuetan dagoen guztia egingo dugula jakinarazi nahi dugu, askatasuna eta demokrazia lortzeko", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea