Politika -

M26ko Hauteskunde-errolda

Iruindarrek hauteskunde-mahaiko kide izango diren jakin ahal dute jada

Zozketan izendatutako 2.430 pertsonei jakinarazpen ofiziala egiten hasi zaie jada.

Hauteskunde orokorrak. Argazkia: EFE
Hainbat lagun hauteskunde orokorretan boto-papera aukeratzen
Hauteskunde orokorrak. Argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jada ikusgai daude Iruñeko 270 hauteskunde-mahaien osaera zehazteko Osoko Bilkura berezian egindako zozketaren emaitzak. Hautesleek udalaren webgunean ikus dezakete ardura hori egokitu zaien maiatzaren 26ko udal, foru eta Europako hauteskundeei begira.

270 presidente eta 540 mahaikide izango dira 270 mahaitan. Gainera, ordezko 540 presidente eta 1.080 mahaikide ere aukeratu dituzte.

Halaber, 010 Herritarrendako Arreta Telefonora deituta kontsulta daiteke (948420100, Iruñeaz kanpotik edo telefono-operadore baten tarifa lauaren barruan deitzen bada).

Erroldako zerrendak ez dira jendaurrean ikusgai jarriko; hortaz, bide horietako batera jo behar da. Informazioa ikusi nahi duenak nortasun agiriaren zenbakia eta lehen abizena erabili beharko ditu. Bertan, honako informazioa izango du eskuragarri: bere identifikazio-datuak, botoa ematera zein hauteslekutara joan behar duen, hautesbarrutia, hauteskunde-atala eta mahaia.

Astelehen arratsaldean hasi ziren zozketa bidez hautatutako 2.430 pertsonei jakinarazpen ofiziala helarazten, eta hurrengo zazpi egunetan izango dute mahaikide, mahaiburu eta ordezkoek alegazioak egiteko aukera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iruñea Hauteskunde orokorrak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak Iruñeko Udala albisteak