Politika -

Irati Tobar espainiaratzea erabaki du Pauko Auzitegiak

Terrorismoa leporatuz, Auzitegi Nazionalak urriaren 22an igorri zuen Iratí Tobarren aurkako euroagindua. Gaur, Pauko Auzitegiak agindu hori onartu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iratí Tobar Segiko ustezko kidea espainiaratzea erabaki du gaur Pauko Auzitegiak. Auzitegi Nazionalak igorritako euroagindu bati erantzunez, martxoan 30an atxilotu zuten Iparraldean.

Terrorismoa leporatuz, Auzitegi Nazionalak urriaren 22an igorri zuen Iratí Tobarren aurkako euroagindua. Gaur, Pauko Auzitegiak agindu hori onartu du.

Segiko ustezko kidea kartzelan mantenduko dute aste honetan, hiru egun baititu erabakiaren aurrean helegitea aurkezteko. Helegite hori Auzitegi Gorenak tramitatuko luke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea