Politika -

IRUÑEA

Atzeratu egin dute Rozalejo jauregia okupatzeagatik 22 gazteren aurkako epaiketa

Nafarroako Gobernuak txosten berri bat aurkeztu du goizean, eta defentsak dokumentazio hori aztertzeko denbora behar duela esan dio epaileari.

Iruñeko Rozalejo jauregia, artxiboko irudi batean. EFE
Iruñeko Rozalejo jauregia, artxiboko irudi batean
Hasi da Rozalejo jauregia okupatzeagatik 22 gazteren aurkako epaiketa

1:04

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maravillas gaztetxeko 22 kideren aurkako epaiketa udazkenera arte atzeratu du epaileak ostegun honetan. Izan ere, Nafarroako Gobernuak txosten berri bat aurkeztu du goizean, eta defentsak dokumentazio hori aztertzeko denbora behar duela esan dio epaileari. Hala, eskaera horri erantzunez atzeratu du epaileak ahozko saioa.

Nafarroako Gobernuak aurkeztu duen txosten berrian, Rozalejo markesaren jauregiak izandako kalteen berri ematen dute. Maravillas gaztetxeko kideek azaldu dutenez, Foru Gobernuak 36.000 euroko erantzukizun zibila leporatu diete. Guztira, ia 72.000 euroko zigorra eskatu du Nafarroako Gobernuak gazteentzat.

Defentsak, azken orduan aurkeztutako agiria aztertzeko denbora eskatu du, "indefentsioa" eta "fede txarra" salatuz. Epaileak aintzat hartu du eskaria, eta, horrenbestez, urrian edo azaroan hasiko da epaiketa.

Ahozko saioa 10:00etan hastea aurreikusita zegoen, lekuko gisa deklaratzera deituta dauden sei foruzainen deklarazioarekin. Auzipetuen txanda izan behar zen gero, eta Nafarroako Gobernuko Ondare Zerbitzuko zuzendariak eta zerbitzu bereko hiru teknikarik lekuko gisa deklaratu behar zuten bukatzeko.

Akusatuak 09:45 aldera iritsi dira epaitegira, eta ehunka lagunek txalo artean hartu dituzte Jauregiaren atarian. ‘Epaiketa guztien gainetik Maravillas herriarentzat’ lelopean, babesa agertu diete gazteei.

Hauxe da auzipetuak epaitegira iritsi diren unea:

Hasi da Rozalejo jauregia okupatzeagatik 22 gazteren aurkako epaiketa
Hasi da Rozalejo jauregia okupatzeagatik 22 gazteren aurkako epaiketa
Hasi da Rozalejo jauregia okupatzeagatik 22 gazteren aurkako epaiketa

1:04

Halaber, 'Maravillas aurrera' bezalako elkartasun oihuak egin dituzte. Zehazki, usurpazio delitu arina egozten diete gazteei, Rozalejoko markesaren jauregia okupatzeagatik.

Nafarroako Gobernuko Ogasun eta Finantza Politikako kontseilariak eta Foruzaingoko buruak lekuko gisa deklaratzea baztertu zuen auzia daraman magistratuak.

Lekukoen fasea amaitutzat eman ostean, proba teknikoen txanda izango da. Ondoren, aldeek beren azalpenak emango dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Iruñea gaur Albisteak Nafarroa Epaiketak argazkiak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Nafarroako Gobernua albisteak