Politika -
Auzitegi Gorena
Kataluniako preso hautatuak aske uzteko eskaera ukatu du Fiskaltzak
Halaber, horiek epaitzen jarraitu ahal izateko Gorenak Kongresuari baimen formala eskatzeko beharra ukatu du.
Agentziak | Erredakzioa
Behin-behinean preso dauden Kataluniako buruzagi independentistetako bost hautatuak aske uzteko eskaera ukatu du Auzitegi Goreneko Fiskaltzak. Halaber, horiek epaitzen jarraitu ahal izateko Gorenak Kongresuari baimen formala eskatzeko beharra ukatu du.
Fiskaltzaren arabera, aske uzteko eskaeraren harira, ahozko epaiketa behin hasita ez dago diputatu edo senatari izateko baimena jasota ezta epaiketa baten osteko errekurtsoen prozeduran ere.
Oriol Junqueras, Jordi Turull, Jordi Sanchez eta Josep Rull Diputatuen Kongresurako hautatu zituzten eta Raul Romeva, ostera, Senaturako.
Jordi Pina (Sanchez, Rull eta Turullen abokatua) eta Andreu Van Den Eynde (Oriol Junqueras eta Raul Romevaren abokatua) defentsa abokatuek idatzi bat aurkeztu zuten Auzitegi Gorenean bost kideok aske uzteko.
Fiskaltzak haren idatzian azaltzen duenez, preso mantentzeko erabakia "proportzionatua da eta ez du akusatuek politikan parte hartzeko eskubidea urratzen", hauteskundeetara hautagai gisa aurkezteko erabakia oinarrizko eskubidea baita eta horretarako eskubide osoa baitute.