Politika -
Kanpainaurrea
Patxi Lopez: 'ETAren boletinak interpretatzeari utzi behar diogu'
Gainera, PSE-EEren eta PPren arteko itunak hausteko arriskurik ez duela adierazi du, baina PPren jarrera "moralaren kontrakoa" dela gaineratuta.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakariak "ETAren barne-boletinak interpretatzen jolasteari" utzi behar zaiola adierazi du talde armatuaren ''Zutabe'' boletinaren azken alearen harian. ETAren "azken irtenbidea desagertzea" dela gaineratu du, "indarkeria erabilita inoiz ez baitu ezer ere lortuko".
Ser irrati katean egindako adierazpenetan, ETAko boletinak interpretatzen jakiteko "exegeta" izan behar dela diotenei arrazoia eman die.
"ETAk badaki idarkeria eta politika mundua erabilita ez duela ezer ere lortuko. Lehenengo Batasunak oso ondo daki herrialde honetan politika egiteko demokraziaren bidea ibili behar duela", azaldu du Patxi Lopezek.
Bere ustetan, hori guztia Gobernuek egindako politikari eta aldersien batasunari esker lortu da.
PPren jarrera, "moralaren kontrakoa"
Bestalde, PSE-EE eta PPren arteko ituna arriskuan ez dagoela esan du Patxi Lopezek, nahiz eta PPk PSOEren Gobernuari kritika gogorrak egin. Lehendakariarentzat, PPren jarrera "moralaren kontra".
Honen harian, kritika horik beste gai baten inguruan egindakoak izango balira, "seriotasun falta" erakutsiko luketeela adierazi du, baina terrorismoaren kontrako politikari lotuta daudenez, "moralaren kontrakoak" direla iruditzen zaio.