Politika -
Legebiltzarrean
PPk azalpenak eskatuko dizkio Aresi Zornotzako kontzentrazioagatik
Leopoldo Barredaren hitzetan, "indarkeria baztertu eta Sorturen sorreraren alde agertutako pertsonak bertan izan dira terroristen askatzea goratuz eta txanpanarekin topa eginez".
Erredakzioa
PPk Zornotzako kontzentrazioaren inguruko azalpenak eskatuko dizkio Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuari Legebiltzarrean, Zornotzan ehundaka pertsona bildu ziren larunbatean ETAko presoen askatasuna "goratuz"; Zornotzan bertan bizi den Jose Maria Sadarduy ''Gatza''rena, esaterako.
Hitz horiekin, Zornotzan bi manifestazio debekatu ostean, ehundaka pertsona ETAko preso ohiaren etxearen inguruan bildu izana izan du hizpide. ''Gatza''k bertan bildutakoak agurtu zituen, familiarekin batera, eta jendearen babesa jaso zuen.
Barredak adierazi duenez, Aresen agerraldia eskatzearekin Zornotzan zer "eta nola" gertatu zen argitzea da.
"Jendearen jarrera oso argi genuen, indarkeria baztertu eta Sorturen sorreraren alde agertutako pertsonak bertan izan dira terroristen askatzea goratuz eta txanpanarekin topa eginez", azaldu du PPko kideak.
"Horrelako gertaerek ezer gutxi esaten dute Sorturen alde, betikoek egindako muntaia dela erakusten dute, demokrazian behar den zinezkotasunik gabekoa", gaineratu du.