Politika -

Zuloa

ETAren lehergaiak aurkitu dituzte Arraia-Maeztun

Bi bidoi topatu dituzte. Barruan lehergaiak, detonagailuak, tenporizadoreak eta detonazio-haria aurkitu dituzte. Materialak 10 urte baino gehiago izan ditzake.

ETAren lehergaiak aurkitu dituzte Arraia-Maeztun (Araba). Argazkia: Ertzaintza
ETAren lehergaiak aurkitu dituzte Arraia-Maeztun (Araba).
ETAren lehergaiak aurkitu dituzte Arraia-Maeztun (Araba). Argazkia: Ertzaintza

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herritar batek abisua eman ondoren, Ertzaintzak zulo bat aurkitu du Arraia-Maeztuko (Araba) baso batean, Segurtasun Sailak ohar batean jakitera eman duenez. Konkretuki, bi bidoi topatu dituzte, eta barruan lehergaiak, detonagailuak, tenporizadoreak eta detonazio-haria.

10:00ak aldera gordelekuaren berri eman diote Ertzaintzari. Herritar batek ustekabean aurkitu du. Informazioaren arabera, zuloa basoko toki malkartsu batean zegoen.

Berehala Guardiako ertzain-etxeko baliabideak bertaratu dira, eta lurperatutako bi bidoi zirela baieztatu dute. Bidoien barruan pentrita, amonio nitratoa, amonala, zortzi detonagailu, bi tenporizadore, detonazio-haria, baskula bat eta ETAren anagrama bat topatu dituzte.

Zuloak. Argazkia: Ertzaintza

Zuloa. Argazkia: Ertzaintza

Gainera, lehergaiak erabiltzeko jantzi bereziak atera dituzte bidoietatik. Ertzaintzako artezilariek materiala atzeman dute. Ertzaintzako txakurrek eta zientzialariek ere operazioan parte hartu dute. Aurreneko azterketa baten arabera, atzemandako materialak 10 urte baino gehiago izan ditzake.

Ertzaintzak ikerbidea hasi du, eta aurkikuntzaren berri eman dio Auzitegi Nazionalari.

Bidoiak. Argazkia: Ertzaintza

Bidoiak. Argazkia: Ertzaintza

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Ertzaintza Araba ETA Eguneko albisteak Albisteak Arabako Mendialdeko Kuadrilla gaur