Itxi

2019/06/17

13:00

Politika

Gernikako Batzar Etxea

Ana Otadui hautatu dute berriz Bizkaiko Batzar Nagusietako Mahaiko presidente

agentziak | erredakzioa

EAJ-PSE/EE koalizioak gehiengoa izango du berriz Mahaian, hiru eserleku lortuta, eta EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek ordezkari bana izango dute, bozketan elkar babestu eta gero.

0:51
Ana Otadui
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Bizkaiko Batzar Nagusiek XI. legegintzaldia abiatu dute gaur, ekainak 17, astelehenarekin, eta Mahaia hautatzeko bozketan ez da ezustekorik izan: EAJ-PSE/EE koalizioak gehiengoa izango du berriz, hiru eserleku lortuta, eta EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek ere ordezkaritza izango dute, bozketan elkar babestu baitute.

Ana Otadui (EAJ) izango da presidente berriz, bere alderdiko eta Alderdi Sozialistako 32 ordezkarien botoek eta oposizioko hiru taldeen boto zuriek hala erabakita. Kargua errepikatuko dute, halaber, Begoña Gil (PSE-EE) idazkariorde lehenengoak eta Koldo Mediavilla idazkari lehenengoak.

Zigor Isuskiza (EH Bildu) presidenteorde bigarrenak eta Emilio Lobato (Elkarrekin Podemos) idazkari bigarrenak osatuko dute Mahaia, koalizio abertzalearen 10 botoak eta alderdi moreko seiak berentzat bilduta.

Alderdi Popularrak bi ahaldun ditu bakarrik (Amaya Fernandez eta Eduardo Andrade), eta boto zuria eman du hiru bozketetan.

XI. agintaldi horretan, hauek izango dira Bizkaiko Batzar Nagusietan: EAJko 25 batzarkide, EH Bilduko 10, PSE-EEko 8, Elkarrekin Podemoseko 6 eta PPko 2. Guztiek hartu dituzte agiriak dagoeneko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;