Politika -
PRESOAK
Hirugarren gradua eman diote Otxoa de Eriberi eta Samaniego Zuerara gerturatu dute
30 urteko kartzela zigorra ezarri zioten Otxoa de Eriberi eta 2016ko abenduan bete zituen zigorraren hiru laurdenak. Samaniegok urtarrilean beteko du zigorra osorik.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Espainiako Espetxe Zuzendaritzako Idazkaritza Nagusiak hirugarren gradua eman dio Jose Angel Otxoa de Eribe Landa presoari, eta Ekaitz Samaniego Curiel Murtzia I espetxetik Zuerara (Zaragoza) lekualdatu du.
Jose Angel Otxoa de Eribe Landa euskal presoa 2000ko urtarrilaren 19tik dago preso, eta 30 urteko zigorra betetzen ari da Castellon I kartzelan. 2016ko abenduan bete zituen zigorraren hiru laurdenak. Espetxeko Tratamendu Batzordeak proposatu du gradu aldaketa, espetxe araudiko 104.4 artikuluari jarraiki, arrazoi humanitarioak tarteko. Izan ere, gaixotasun larria du.
Ekaitz Samaniego Curiel, berriz, zortzi urteko espetxe zigorra betetzen ari da Segiko kide izateagatik. Espetxe Zuzendaritzatik Murtzia I kartzelatik Zuerara (Zaragoza) lekualdatu du, familia loturengatik.
2012ko urtarrilaren 15ean sartu zen espetxean, 2018ko urtarrilean bete zituen hiru laurdenak eta urtarrilean beteko du zigorra osorik.