X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Bilduren zerrendak, baliogabe

Pastor: 'EAJ pozik legoke Bildu hauteskundeetan izango ez balitz'

PSEko bozeramaileak "bi karta-sortarekin aldi berean jokatzea" leporatu dio EAJri. Gainera, "erabaki zuzenena hartu ostean" alderdi jeltzaleak Gobernuari babesa kendu diola uste du PPk.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"bi karta-sortarekin aldi berean jokatzea" leporatu dio Jose Antonio Pastor PSEko bozeramaileak EAJri. Buruzagi sozialistaren hitzetan, "Bildu hauteskundeetan izango ez balitz, EAJ pozik izango litzateke, abertzaletasunaren boza guztiak lortu nahi dituztelako". "Oportunismoaren adierazgarririk handiena da hura, herriaren arazoetarako beti erabili ohi duen EAJren oportunismo alderdikoia, alegia", gaineratu du Pastorrek.

Alabaina, Iñigo Urkullu buru duen alderdiari "Gobernuari xantaia" egitea egotzi dio Pastorrek, sistema demokratikoaren arauen "nahitako ahaztearen bitartez". Gainera, Pastorren esanetan, Urkulluk "Auzitegi Gorenari egindako irainek kolokan jartzen dute hartutako epaia eta Auzitegiaren kide bakoitza". Honen aburuz, "onartu ez daitezkeen presioak dira".

PPren erantzuna

Soraya Saez de Santamaria Kongresuan PPko bozeramailearen arabera, "erabaki zuzenena hartu ostean" alderdi jeltzaleak Gobernuari babesa kendu dio. Honen esanetan, "EAJk Gobernuari babesa eman dio murrizketa ez bidezkoenak aurrera ateratzeko" eta Bilduren zerrendak baliogabe uztean, "babes hori ukatu egiten dio". "Hori da legealdi honetan EAJk izan duen jarrera", laburtu du Santamariak, "eta espero dut euskaldunek argi izatea zeintzuk diren alderdi honen lehentasunak".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea