Politika -

Ikurrinaren 125. urteurrena

Euskadi 'nazio librea’ izateko lanean jarraituko du EAJk, Atutxaren esanetan

Bizkaiko EAJren presidenteak esan du jeltzaleek lanean jarraitzen dutela duela 125 urte bezalaxe, "egunero, herri honen nazio eraikuntzan".

Aburto eta Atutxo, ikurrinarekin. Argazkia: Efe
Aburto eta Atutxo, ikurrinarekin. Argazkia: Efe
EAJk omenaldia egin dio ikurrinari, 125. urteurrenean

1:00

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itxaso Atutxa EAJren BBBko presidenteak esan du jeltzaleek Euskadi "nazio librea" izateko lanean jarraituko dutela. "Gure koloreek libreki ordezkatuak sentitzen diren kolektibitateak eraiki behar dira", gaineratu du.

Buruzagi jeltzaleak ikurrinaren 125. urteurrenean parte hartu du gaur Bilbon. Ikurrina Bilbo Zaharra batzokian jaso dute, eta gero kalejiran joan dira duela 125 urte lehenengo aldiz ikurrina altxatu zuten lekura, Euskeldun Batzokijara, Posta kaleko 22.era.

Juan Maria Aburto Bilboko alkatea ere izan da ekitaldian, Atutxarekin eta Ibone Bengoetxe foru diputatuarekin batera.

Atutxak hedabideei azaldu dienez, 1894ko uztailaren 14an ireki zen Euskeldun Batzokija eta lehen aldiz jarri zen Luis eta Sabino Arana anaiek sortutako ikurrina.

"Hori izan zen urtebete geroago etorri zen EAJren sorkuntzaren hazia. Ikurrina hori euskal kontzientzia nazionalaren hazia ere izan zen, gero EAJ nolabait egituratu zuena", adierazi du.

Autxak berretsi du militante jeltzaleek "orduan bezalaxe" jarraitzen dutela lanean "egunero, herri honen nazio eraikuntzan".

Inbestidura

Bestalde, Bizkaiko EAJren presidenteak esan du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentegaiak "oso ongi" dakiela "EAJk zer eskatzen duen, orain hitz egin dugulako eta EAJ ezagutzen duelako".

Nazionalisten buruak, Sanchezen inbestidura dela eta, ohartarazi duenez, 10 egun geratzen dira eta "azken orduetan badirudi ez dela ezer aldatu, eta duela egun batzuk bezain zatituta jarraitzen dute".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Bilbo Eguneko albisteak Albisteak