Politika -

Radio Euskadi

'Politikariek ez dakite gizartearen beharrei erantzuten'

Manu Lezertua EAEko arartekoaren iritzian, Biarritzen egingo duten G7ko goi-bileraren ondorioz muga ixteak "frustrazioa" eragin dezake euskal herritarren artean.

Manu Lezertua arartekoa, Ander Arzak kazetariak egindako elkarrizketan. Argazkia: EiTB
Manu Lezertua arartekoa, Ander Arzak kazetariak egindako elkarrizketan
Manu Lezertua arartekoa, Ander Arzak kazetariak egindako elkarrizketan. Argazkia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Biarritzen uda honetan izango den G7ko goi-bilerak "antzerki kutsua" duela adierazi du Manu Lezertua EAEko arartekoak Radio Euskadiko 'Crónica de Euskadi-Fin de semana' saioan eskainitako elkarrizketan. "Klima-aldaketari, pobreziari, haurren babesari eta migrazioei dagokienez, goi-bilerak ez ditu irtenbide zehatzik proposatuko", kritikatu du.

Frantzia prestatzen dabilen muturreko segurtasun neurrien inguruan, Lezertuak esan du muga gainditu nahi dutenen artean "frustrazioa" eragin ditzaketela, baina aitortu duenez, "bere orden publikoa kolokan dagoenean, Frantziak beti jokatu du horrela".

Arartekoak iragarri duenez, adingabeen abusuei aurre egiteko protokoloa aurkeztuko diela laster horrekin lotutako erakunde guztiei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Munduko albisteak 2024 EAE albisteak Arartekoa Albisteak Gaur Eguneko albisteak