Politika -

EBko Justizia Epaitegia

Bruselak isun handia eskatu du Espainiarentzat 'opor fiskalengatik'

Epaiketa amaitu da eta Europako Justizia Epaitegiak datorren ekainaren 9an jakinaraziko du epaia. Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako foru aldundiek neurrien legezkotasuna defendatu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Opor fiskalen" auziaren azken saioa amaitu da. 90eko hamarkadan EAEn enpresa berriei emandako laguntzen inguruko epaia datozen hilabeteetan ezagutarazi beharko du Europar Batasuneko Justizia Epaitegiak

Bruselak laguntza horiek Europako zuzenbidearekin bat ez datozela iritzi dio lehiakortasuna urratzen duelako eta Errioxako Gobernuak babestuta, opor fiskalak legez kanpoko estatu laguntzak direla azaldu du, lehiakortasuna urratzen dutela eta hortaz, itzuli egin behar direla.

Europako Batzordeak Espainiari milioi askotako isuna jartzeko eskatu du opor fiskalen inguruko laguntza guztiak itzuli ez dituelako.

Hala, Espainiak egunero 236.044 euroko isuna ordaintzea nahi du&' || 'nbsp; Bruselak, Auzitegiak afera honi buruzko epaia kaleratzen duenetik betetzen duen arte eta egunero beste 25.817 euro gehiago ordain ditzala eskatu du lehenengo ebazpenetik, 2006ko abenduan, bigarrena jakiten den arte.&' || 'nbsp;

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundiek berriz neurrien legezkotasuna defendatu dute eta Lehen Auzialdiko Epaitegiaren erabakia bertan behera uzteko eskatu dute akatsak dituela iritzita.

Opor fiskalen defentsa argudioek Estatuaren Abokatu Nagusiaren babesa jaso dute gaurko saioan. Honek Europako Batzordearen kudeaketan izandako irregulartasunak azpimarratu ditu. Gainera,&' || 'nbsp; Espainiar estatuko hainbat tokitan "euskal opor fiskalen" antzeko neurriak erabili direla adierazi du, Nafarroan esaterako, eta Bruselak ez duela horien aurka egin argitu du.

Europako Batasuneko Auzitegiak datorren ekainaren 9an jakinaraziko du "opor fiskalen" inguruko epaia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea