Politika -
Bilduren epaiaren ondoren
Espainiako Gobernuarekin 'lankidetza eta babesa' berrezarri du EAJk
Gorenak Bilduren zerrendak legez kanpo uztea erabaki zuenean, jeltzaleen presidenteak iragarri zuen EAJk Gobernuarekin mantendu duen "lankidetza eta babesa" bertan behera uztea erabaki zuela.
Erredakzioa
Espainiako Gobernuarekin eten zuen "lankidetza eta babesa" berrezartzea erabaki du EAJk, Auzitegi Konstituzionalak Bilduren inguruko erabakia iragarri ondoren.
Auzitegi Gorenak Bilduren zerrendak legez kanpo uztea erabaki zuenean, Iñigo Urkullu jeltzaleen presidenteak iragarri zuen EAJk Espainiar Gobernuarekin mantendu duen "lankidetza eta babesa" bertan behera uztea erabaki zuela.
Gaur, Josu Erkoreka EAJko Kongresuko bozeramaileak adierazi du, Auzitegi Konstituzionalaren erabakiak "pozik" utzi dituela jeltzaleak, ideologia guztiek parte hartu ahal izango dutelako maiatzeko hauteskundeetan.
Auzitegiak hartutako erabakian Espainiako Gobernuak eraginik izan duenik ez dakiela esan du Erkorekak.