Politika -

Uztailaren 19tik 21era

Presoen aldeko bizikleta martxa batek Luhuso eta Gernika lotuko ditu gaurtik aurrera

Sarek antolatutako martxak hiru etapa izango ditu guztira: Luhuso-Zarautz, Zarautz-Lekeitio eta Lekeitio-Gernika.

Orain Presoak martxaren aurkezpena. Argazkia: Sare
Orain Presoak martxaren aurkezpena
Orain Presoak martxaren aurkezpena. Argazkia: Sare

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sarek antolatuta, presoen aldeko bizikleta martxa batek Luhuso eta Gernika arteko bidea egingo du ostiraletik igandera.

Orain Presoak dinamikaren baitan deituriko bizikleta martxa honekin, pedalkadaz pedalkada, elkarbizitzaren eta bakearen aldarria Euskal Herriko herrietan zabaltzea da helburua. "Espetxe politika honekin amaitu eta salbuespen neurriak behin betiko bertan behera uzteko noranzkoan eman behar ditugu urratsak, edota, kasu honetan, pedalkadak", azaldu zuten aurkezpen prentsaurrekoan antolatzaileek.

Iazko bizikleta martxan, Mont de Marsango eta Zaballako kartzelak lotu zituzten. Aurten, uztailaren 19a eta 21a bitartean, elkarbizitzaren eta bakearen ikur diren bi herri batu nahi dituzte; Luhuso eta Gernika: Luhuso, gizarte zibilaren konpromisoaren eredu, eta Gernika, bizikidetzaren eta bakearen eredu eta sinbolo.

Hiru etapa:

Uztailak 19: Luhuso-Zarautz

Uztailak 20: Zarautz-Lekeitio

Uztailak 21: Lekeitio-Gernika

Ibilbidean zehar, geldialdiak egingo dituzte etapa osoak egin nahi ez dituzten pertsonak martxara batu daitezen, tarte txiki baterako bada ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gaurko albisteak Bizkaia Iparraldea Presoak Zarautz Lekeitio Bidegorriak Euskadin