Politika -

Epaiketa, astelehenean

Portu eta Sarasolari 67 urteko kartzela zigorra ezartzea eskatuko dute

Bikote bat eta semea haien karabanan bahitu eta bi egunetan atxikita izan zituzten. Aske utzi ondoren, karabana lehergaiekin bete zuten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fiskaltzak 67 urteko kartzela zigorra eskatuko du Mattin Sarasola eta Igor Portuko ETAko kideentzako. Salaketaren arabera, biek familia bat atxikitu zuten 2007an haien karabana lapurtuta eta ondoren ibilgailua lehergaiz bete zuten atentatu bat egiteko asmoz.

Fiskalaren ondorioen arabera, Sarasola eta Portu Messangeseko kanpalekura (Frantziako hegoaldean) joan ziren 2007ko abuztuaren 24ean, beste pertsona batzuekin batera, eta karabana moduan egokitutako furgonera bat lapurtu zuten. Barruan, bikote bat eta semea zeuden.

ETAko kideek furgoneta eta familia Gurseko udalerri frantziarrera eraman eta bertan bi egunez izan zituzten atxikita. Ondoren, aske utzi zituzten.

Furgoneta Castellóen aurkitu zuten abuztuaren 26an. Barruan lehergailu bat zegoen 500 eta 1.000 kilo amonalez eginda eta ahalme suntsitzaile "oso altuarekin".

Fiskalaren arabera, akusatuek hainbat delitu egin zituzten: legearen aurkako atxiloketako hiru delitu, suntsidura terroristako delitu bat, lehergailuak izatearena eta pertsonen aurkako larderiaz egindako lapurreta delitua, helburu terroristekin.

Kartzela zigorraz gain, familiari kalte-ordainak ordaintzeko eskatuko du Fiskaltzak: 108.000 euro emakumeari, 96.900 euro gizonari eta 20.000 euro adingabeari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea